Eskola

Irekia gauden egunetan, modu librean bisitatu dezakezue parkea, edo bestela eskolentzako bakarrik modu pribatuan erreserbatu daitezkeen egunetan. Gure lorategi botanikoa a bisitatzeko aukera edukiko duzue ere, bertako klimari ondo egokituak dauden 500 mota ezberdinekin.

Haurrei, maila ezberdinetan banatua dagoen programa pedagogiko bat proposatzen diegu landare munduan murgiltzeko ( DBH 1,2 eta 3).

Zirkuitua modu praktiko eta ludikoan antolatuta dago eta ordu bateko iraupena dauka. Eskola programaren gehigarri bat izan daiteke, edo bestela aurkikuntza txiki bat.

Hemen behian, proposatutako programa aurkitu dezakezue.


Zuen ateraldia onde antolatzeko, milesker hurrengo galdeketa betetzeagatik.


 

Contact scolaires
Nom
Prénom

RESPONSABLE :

EFFECTIFS :

Ibilbide Botanikoa

IBILBIDE BOTANIKOAK  bidean zehar aurkituko dituzuen landareei buruzko informazio gehiago emango dizue.


Eskolei eta aisialdi zentroei bideratutako jolas pedagogikoa. Orientatzera, ikastera, ibiltzera eta pentsatzera etor zaitezte, gure lagunak zuhaitzak ezagutzen dituzuen bitartean.
 5 urtetik aurrera

"Zuhaitz Heroia"

ORIENTAZIO JOLASA Nire zuhaitz heroia : 

Parkeak, eskola taldeei laguntzeko, jolas pedagogiko bat eskaintzen die . Orientazio jolas bilingue honek, 3 zailtasun mailetan banatzen da eta ikasleei egokitutako 24 txartel desberdinez osatuta dago. Zuen irteera prestatzeko, hemen behean kit pedagogikoa deskargatu dezakezue.

Informazio gehiago behar ezkero gurekin kontaktuan jarri

Orientazio lasterketa
Mapa baten laguntzaz, basoko landare mota ezberdinak deskubritzera barneratu zaitezte. 3 maila desberdinetako lasterketa natura erdian !
 5 urtetik aurrera 

APLIKAZIO HISTORIKOA : EUSKAL KONDAIREN EHIZA :
Aplikazio honen bitartez, Euskal Herriko kultura errealitate birtualean ezagutzeko aukera izango duzue.

Errealitate birtuala, GPSa, grafikoak eta rol jolasak erabili ezkero, Claude Labat (historialaria) idatzitako eta Baionan aurkitzen den Euskal Herriko museoko lau kondairen heroian bilakatzeko aukera edukiko duzue.

Aplikazioa zuen tableta edo Smartphonean deskargatu ondoren, WoWPark-ean zehar sakabanatuta dauden 4 kondairetako pertsonaien bilaketan murgildu zaitezkete : Basajaun Haute-Soule, Irati basoko Tartalo, Baionako 3 buruko Herensugea eta Miarritzeko Lamina. Bidea jarraitu ahal izateko , hainbat enigma ebatzi beharko dituzue Gillenen pertsonaiaren laguntzaren bitartez.

Euskal kondairak eta mitologia ezagutu aplikazioaren bitartez, Pokemon Go antzera !
Aplikazioa Google Play eta App Store


 5  urtetik aurrera