Top 5 Jarduerak

Basoko bihotzean zauden bitartean, aukera paregabea da lakua 60m-tako sare baten bidez zeharkatzea.

Denei zuzenduta , 5 urtetik aurrera.

Lakua zeharkatzen dugun bitartean, parkeko paisaia paregabeaz gozatu dezakegu.

Beraz , poltsikoak ondo hustu eta segurtasun arauak bete , ezinbestekoa da arropa egokia eramatea !

Ikaragarria bainan oso segurua, sareak lurretik 10m-tara daude.

3 pertsona gehienez sare bakoitzeko.

Ezinbestekoa da, fama dun Top 5-eko jardueretan kokatuta. Denoi hamster baten antzera ibiltzea gustatzen zaigu 😉

Hau nolako zortea ! Aurten bigarren Roulé-Boulé espazio batez gozatu dezakezue, tirolinen atzean kokatuta.

5 urtetik gora eta oinutsik.

Parkean zenbat eta gehiago murgildu, orduan eta gauz miresgarriago aurkituko dituzue. Lakura iritsi baino lehen, « ozeano » izeneko bi sare haundietan inoiz bezala disfrutatzeko aukera emango dizuete.

Sare bat 2 urtetik aurrerako txikientzat eta bestea 8 urtetik aurrerakoentzat. 15 pertsona gehienez sare bakoitzeko.

Ez duzue zertan salto egin beharrik, sareak berak botaraziko zaituzte. Ez elkartu asko zuen artean, horrela alde batera utziko dituzue zuen arteko kolpeak edo desorekak.

Zuen jantziekin kontuz ibili, hoberena urraturik ez edukitzeko, hankak ondo estalita eramatea eta sareetan trabatu daitezkeen edozein objektu kentzea gomendatzen dugu.

4 maila eta kolore ezberdin aurkituko dituzue etxoletako zirkuitoetan :

 
 2 urtetikgorakoentzat 
 
5 urtetik gorako iratxoentzat 

 8 urtetikgorako iratxo helduagorentzat

 12 urtetik gorakoentzat, hain bat etxola aurkituko dituzue 18m-tara ! 

Oso garrantzitsua da mailetako adinak errespetatzea.  16 urtetik beherako haurrak, heldu baten laguntzarekin joan beharko dira.

Etxetxo hauen helburu nagusia familian ondo pasatzea da.

Basoa ezagutu denen artean dibertituz !

AppStore eta Androïd bertsioan aurkituko duzue gure WoWpark-eko Kondairen ehiza aplikazioa.

Euskal Herriko kondaira zaharrak ezagutzen laguntzen digun aplikazioa da, errealitatea eta mundu birtuala nahastuz.


Behin aplikazioa deskargatuta, basoan barneratu zaitezte, euskal pertsonaia garrantzitsuenak topatzeko.

Parkean Euskal Herriko historia ezagutzeko modu egokia da, baina, baita ere, etxean erabili dezakezue hain zuzen ere bertan jolas, galdetegi eta hainbat istorio gehiago aurkituko dituzuelako.