Basoa eta Parke Botanikoa
WoWPark -eko parke botanikoak natura errespetatzen eta zaintzen duen oasia da.
18 hektarea dituen zonalde zuhaizti eta menditsuan kokatuta dago, non landareak lur-eremuari egokituak dauden.Amerikako Pinudiak eta Piriniotako haritzak osatzen dute landareri desberdinez beteriko baso hau.
Udaberria denean lore txuriko Viburnum plicatum-ak , Magnoliak eta parkean zehar landatuak dauden txuri-more koloreetako Amelanchers-ak osatzen dute basoa.Zuhaixken familiari dagokion eta Ekainean loratzen duten Hydrangeak ahaztu gabe.
Pinudi hauen bihotzean, tulipanak, kolorez beteriko lurra osatzen dute. Hauen ondoan, Chili-ko Rhubarbe handiak euriak ekartzen duen ura drainatu eta hidratatu egiten du.
Landare tropikalak mikroklima hezearen alde landatuak izan dira.
« Amo la soledad y me siento solo para pensar libremente en mis amados amores, busco los bosques y los lugares mas reservados para contarles los males que quiero silenciar a los mortales ».
Antoine de Nervèze, les essais poétiques, 1605 sonnet XIX, P10.
Lakuak
Lakuak beheko zonaldean kokatuak daude, euri deskargak amaitzen duten lekuan eta parkea freskatzen duten 2500m2 ur daude. Ur landareez gain, arrainak, Floridako dortokak eta usaindun loreak (papyrus, hedychiuns…). topatuko dituzue.
Curé-ko lorategia
Curé-ko lorategia parkeko bihotzean kokatuta dago. Erdi aroan bezala, lorategi hau oso baliotsua da : sukaldean erabili daitezkeen senda-belarrak, kamamila, mihilua… landatzen bait dira. Aldi berean, mermeladak egiteko fruitu txikiz beteriko zuhaixkak atzeman daitezke.
Usaindun landare hauek gain, lore arrosa eta txuriak aurkituko dituzue erdi aroan oinarrituta. Curé lorategia alde batera utzita, arrosondo erraldoi baten azpitik pasako zarete.
Roseraie
Alizia herrialde harrigarri ipuinean oinarrituta, 1996ko lorategi apart bat aurkituko duzue, milaka lorez, petaloz, eta hain bat landarez osaturiko sarbide batekin.
"Ve a ver las rosas de nuevo. Entenderas que lal tuya es unica en el mundo".
Antoine de Saint-Exupéry, « Le Petit Prince », chap. XXI
Terrazetako lorategiak
Parkeko lurralde eguzkitsuan, mailakatuta dagoen lorategi bat topatuko duzue, parkeko goi eta behealdea lotzen duena.
Gune honetan mediterraneoko landare motak kokatzen dira : Izpilikuak, Neriums, jazmin, eukaliptoa, lilak… Uda amaiera arte loratzen dutenak.
Euskal herriko klima epelari esker, loreak ondo kontserbatzen dira urte guztian zehar. Italiako Toskanako paisaietan inspiratuak daude. Goi eta behealde gunean lotuta daude, Z forma dun ibilbide lasai bati esker. Goialdean, 2 behatoki aurkituko dituzue paisaiaz gehiago gozatzeko.
Parkea sortu zenetik, ingurugiroarekin bat egon gara beti. Guru garapena sustatzeko beti kontutan eduki dugu gure ingurunea kaltetua ez izatea.
Zakar guztiak, birziklatzen dira : papera, kristala, plastikoa eta kartoia.
Landare sustapenean ere birziklatzen da. Han zuzen ere, mozten diren enbor guztiak bideak, eserlekuak etb... egiteko erabiltzen dira.
Pestizidak ez dira erabiltzen landareak landatzeko,gatza baizik.
Guztien segurtasunerako, zerbait gertatzekotan bertako langileak bizikleta elektrikoetan desplazatzen dira .